2012/06/20

Etxebizitza eskubidea



Ziur guztiok inoiz ikusi izan dugula nola otordu baten ostean janariaren ondarrak platerean geratzen diren jan gabe, eta ez ondarrak bakarrik, baita janari puxketa oparoak ere.
Ziur guztioi ez bada, gutako askori behintzat bai, esan izan digutela inoiz: “Zuk eztozu jan nahi ta hainbeste jende goseak jota”. Eta ziur pentsatu izan dugula: “Eta nik ez badut jaten, goseak dagoen jendeak jango al du?”.
Ziur guztiok ikusi izan dugula norbait zakarrontzietan janari bila, denda handien kanpoaldean dauden edukiontzietan janari bila, eta lotsatu. Batzuk janari bila dabilena lotsatu beharko litzatekeela, beste batzuk beren buruekin lotsatu. Inork ez du, ordea, ezbaian jartzen guztiz zilegi dela utzia dagoen janaria oinarrizko eskubide bat betetzeko hartzea. Janari denda baten jabe izango bagina eta goseak dagoen norbait saltzeko moduan ez dagoen janari bila etorriko balitz, emango al genioke?
Janariaren maila berean dagoen beste oinarrizko giza eskubide bat etxebizitza da.
Ziur guztiok inoiz ikusi izan dugula hutsik dagoen etxe bat. Baita hutsik dagoen eraikin osoa ere.
Ziur guztioi ez bada, gutako askori behintzat bai, burutik pasatu izan zaigula: “Hainbeste jende etxerik gabe eta hainbeste etxe huts”.
Hego Euskal Herrian egunero zortzi familia egozten dituzte euren etxeetatik hipoteka ordaindu ezinda. Estatistiketan sartu ere ez dituzte egiten alokairua ezin dutenak ordaindu. Egun batetik bestera kale gorrian ikusten dute euren burua.
Hobe al da janaria usteltzen uztea goseak dagoen norbaitek jatea baino?
Hobe al da etxe bat hutsik eta utzia egotea kale gorrian dagoen jendeak erabiltzea baino?

Kutxi 103, San Frantzisko 3, ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!!

2012/06/10

Dirulaguntzak eman bai, baina nori?



Caravanas Hergo, Kennametal, Yosutehermik, Ceplastik, Saunier Duval, Kemen, BH, Cegasa, Mobiliario Bior, Daewoo, Esmaltaciones San Ignacio, Arabako sare industrialaren parte ziren enpresak orain desertu ekonomiko bihurtu dira; Celsa Atlantic, Condesa, Benelli, Arrieta S.L., Cobra, Plasticos Gorbea, Holtza, Clínica Alava... pertsonal, soldata edota eskubide laboralen murrizketak jasaten ari dira. Prozesu ezberdinak dira, baina oinarri bera dute, kapitalaren politika neoliberala.

2012ko lehen hiruhilabetekoan, 1540 pertsonek jasan dute ERE baten gogortasuna, pertsonal murrizketak, suspentsioak edo lanpostu suntsiketak. Eta egun 1700 langileri eragiten dion Michelin Gasteizko murrizketa espedientea gehitu behar zaio egoera penagarri honi. (LABeko webgunetik ateratako informazioa).

Junto con la denuncia del proceso de desmantelamiento del tejido industrial vasco, queremos denunciar el dinero público robado por estas empresas que están presentando o presentaron EREs de extinción y fueron aprobados sin que nadie les haya pedido cuentas sobre las "ayudas" públicas recibidas o, llamándolo por su nombre, sobre el dinero robado de las arcas públicas.

2012/05/28

Nork ez du krisia ordainduko

Egoera latza da, dirurik ez dagoela esaten digute behin eta berriz. Langileok aspaldi somatu genuen diru falta hori: soldaten igoera murritzak, bizi mailaren igoera izugarria etab. Eta hori dena krisia iritsi aurretik!!
Dirua zegoenean ez ziren langileen baldintzak hobetu, eta orain krisia dela medio berriro ere langileok ordaindu behar!
Oso bestelako kasua da bankariena. Hauek dirua zegoenean lotsa barik espekulatzen aritu ziren, langileon kontura are eta gehiago aberastu nahiean, diru gosez. Orain berriz, euren diru goseak eragindako krisiaren ondorioak pairatu beharrean .... DIRU PUBLIKO PILLA JASOTZEN DUTE ORDAINETAN!!
Lehenengo FROB delakoa izan zen, eta orain berriz, Bankiaren (eta batez ere bere zor izugarrien) nazionalizazioa.
En el video anterior os presentamos algunos de los casos de los paganos de la crisis, esta vez, sin embargo, os enseñamos el caso opuesto. Se trata de los banqueros, que habiendo sido algunos de los principales causantes de la crisis no sólo no la van a pagar sino que se les premia con rescates, sueldos vitalicios, prejubilaciones escandalosas etc.  



2012/05/03

Nork ordainduko du krisia

Tengo dos amigos que empezaron a  trabajar en la misma empresa en el 2002. Casualidad, los dos se llaman Juan. 
Hace tres años la empresa cerró (llevándose todo el dinero de las ayudas públicas recibido y sin pagar un duro a cambio).
A mis amigos se les ha terminado el paro y llevan meses haciendo colas interminables desde las 6 de la mañana en la puerta de Lanbide-Galbide para solicitar la Renta de Garantía de Ingresos (RGI).
A uno de ellos le han quitado el permiso de residencia por no llegar a los ingresos mínimos.

Hasieran "erroldaren polizia" sortu zuten, ez iruzur fiskalari aurre egiteko baizik eta etorkinen iruzurrak ikuskatzeko.
Orain sendagilearenera ere ezin joan eta laster egoitza baimena kentzen hasiko dira.
Gutxien duenari soka estutu eta gehien duenari soka eskura jarri.

KRISIA, SORTU ZUTENEK ORDAIN DEZATELA!!